HH

H.H Haur Hezkuntza

2 urtetatik 5 urtetara


Haur Hezkuntzan helbururik garrantzitsuena haurraren garapen integrala bultzatzea da, eremu guztietan: afektibo-emozionala, sentso-motorea, soziala eta kognitibo-lingustikoak. Hau dena, familiekin gertuko lankidetza izanda.

Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu eta baloratzeko ikaskuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak.

Hezkuntza planteamendua haurrek bizi dituzten esperientziekin lotuta dago, eta honen ondorioz hezkuntza proposamenak esperientzi eremuetan egituratzen dira. Horrela, haurrek Haur Hezkuntzako oinarrizko kurrikular konpetentziak zein zeharkakoak lortuko dituzte.

Etapa honetan haurrek era global batean ikasten dute. Hau dela eta, gure eskolan ikuspegi globalizatzailea jarraitzen dugu haurraren garapen eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatuz eta haurraren gertuko egoerak, interesak eta haien aurrezagutzak kontuan izanik.

Gure praktika pedagogiaren oinarriak jarduera ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere.

Gure antolamendu eta funtzionamenduan zortzi talde dauzkagu haur hezkuntzan:

  • 2 urteko bi talde

  • 3 urteko bi talde

  • 4 urteko bi talde

  • 5 urteko bi talde

Gela hauen funtzionamendua horrela izango da:

  • Talde Handia: Psikomotrizitatea, Musika, Ingelesa Errutinak,…

  • Talde Txikia: Jolas Kooperatiboa, Matematika Tailerra, Txokoak,…

  • Talde Malguak: Proiektuak, tailerrak,…