INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

H.H. Haur Hezkuntza

2 urtetatik 5 urtetara

San Inazio HLHI Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxea da, D eredukoa.
2 urtetatik 12 urtetara bitarteko ikasleak ditugu. Haur Hezkuntzan 2 urtetatik 5 urtetara.
Ikastetxeak bi lerro ditu.


Haur Hezkuntzan helbururik garrantzitsuena haurraren garapen integrala bultzatzea da, eremu guztietan: afektibo-emozionala, sentso-motorea, soziala eta kognitibo-lingustikoak. Hau dena, familiekin gertuko lankidetza izanda.

Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu eta baloratzeko ikaskuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak.

Hezkuntza planteamendua haurrek bizi dituzten esperientziekin lotuta dago, eta honen ondorioz hezkuntza proposamenak esperientzi eremuetan egituratzen dira. Horrela, haurrek Haur Hezkuntzako oinarrizko kurrikular konpetentziak zein zeharkakoak  lortuko dituzte.

Etapa honetan haurrek era global batean ikasten dute. Hau dela eta, gure eskolan ikuspegi globalizatzailea jarraitzen dugu haurraren garapen eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatuz eta haurraren gertuko egoerak, interesak eta haien aurrezagutzak kontuan izanik.

Gure praktika pedagogiaren oinarriak jarduera ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere.

Gure antolamendu eta funtzionamenduan zortzi talde dauzkagu haur hezkuntzan:

Gela hauen funtzionamendua horrela izango da:




 

 

 











Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500