INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

Ikastetxearen informazioa

26/06/2019

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

Ekainaren 21ean ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu. Bertan, kultur kirolak egin ditugu Kulki taldearen eskutik; Arrantza, arraun, txingak, txirrista, boloak, soka-salto, mastara igo eta bandera hartu, zankoak… eta hainbat jardueretan ibili gara poz-pozik lagunen artean.

 

Baina ez hori bakarrik, gure jaialdia alaitzeko Ondalan konpartsa etorri zaigu eskolara erraldoien konpainian. Beraiekin batera, txapak egiteko eta erraldoiekin jolasteko aukera izan dugu.

 

Gainera, eguna borobiltzeko, Haur Hezkuntzan 5 urtekoen antzerkia izan dugu eta gure sabelak bete ditugu merendola gozo batekin. Lehen Hezkuntzan, ordea tailer desberdinak egin ditugu, esate baterako; ponpoiak, aurpegiak margoztu eta tatuaiak, mahai jolasak, etb.

 

Primeran pasatu dugu egun honetan eta poz-pozik ibili gara.

Orain udaz disfrutatzea tokatzen zaigu! Pilak kargatu eta irailean elkar ikusiko dugu berriro!

 Hona hemen bideoa .

 ONDO PASA OPORRETAN!

 

Albiste osoa ikusi


21/06/2019

Agur Haur Hezkuntza!

Gure txikitxus Haur Hezkuntza uzten dute. Haur Hezkuntzako bidaia bukatu egin da...fisikoki eta pertsonalki hazi dira, orain udaz gozatu eta pilak kargatu Lehen Hezkuntza zuen zain dago eta.

Mila esker eta mila muxu!

Hemen bideoa.

Albiste osoa ikusi


20/06/2019

Azken txangoa!!

Pasaden astelehenan gela egonkorreko ikasleek txango polit bat egin zuten. Portugaletera joan ziren itsasontzi bat hartzeko. Bidaia  zoragarria izan zen: Portugaletetik, Santurtzitik  eta  Getxotik  paseo eder bat egin zuten.  Gero Areetara joateko trasbordadore hartu zuten. Han jan, paseatzen eta jolasten egon ziren. Amaitzeko eguna,  izozki bat jan zuten.

Hemen duzue bideoa

Albiste osoa ikusi


20/06/2019

AZKEN TXANGOA :PLENTZIAN

Pasaden astelehenean, ekainaren 17an,autobuses Plentziara joan ginen.

Eguraldia ederra izan zen eta primeran pasatu genuen.

Gora Plentziako hondartza!!!

 

Hemen duzue bideoa.

 

Albiste osoa ikusi


19/06/2019

HAUR HEZKUNTZAKO JAIALDIA

Harrituta geratu zarete, ezta? Artista hutsak gara! Ez zinen etorri? 

Hemen eta hemen dauzkazu bideoak.

Albiste osoa ikusi


18/06/2019

BIZKAIKO ZUBIA

Pasa den ekainaren 3-an 4. Mailako ikasleak Bizkaiko Zubia ezagutzera joan ginen. Garraiobide publikoa erabili genuen. Besteak beste, metroko 1. eta 2. Línea, transbordadorea eta gasolino izeneko txalupa.Eguraldia lagun izan genuen eta beraz, oso txango atsegina izan zen. Portugalete eta Areetako hondartzan ere izan ginen.

Albiste osoa ikusi


18/06/2019

Izarrara joan gara!

Azken txangoa egin dugu eta Izarrara joan gara! Primeran pasatu genuen elkarrekin jolasten eta basoa ikusten! 

Hemen daukazue bideoa!

Albiste osoa ikusi


17/06/2019

JOLASEN ALTXORRA

Kurtso honetan, HHn jolasen tailerra sortu dugu. Gure jolasak egin ditugu, arauak idatzi eta ostiralero jolasaldian jolasten egon gara elkarrekin.

Primeran pasatu dugu!

Hemen gure bideoa!

Albiste osoa ikusi


07/06/2019

ARTE EDERRETAKO MUSEOAN

Arte ederretako obren artean murgildu ziren orain dela egun batzuk 1. Zikloko umeak.

Ibilaldi laburra eta magikoa, mundua era ezberdinetara sentitzeko bihotsak zabaltzen duena,

Guztien eskura eta ondoan daukagun lekua: Arte Ederretako Museoa.

Albiste osoa ikusi


04/06/2019

SOPUERTA ABENTURA

Ekainaren 4an  5. eta 6. mailako ikasleak Sopuerta Abenturan egon gara. Parkeak 10 zirkuitu ditu zuhaitzetan, eta 100 abentura edo erronka baino gehiago proposatzen ditu. Tirolinetan primeran egon gara.

 

Albiste osoa ikusi





Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500