INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

BANDERAS MENDIRA TXANGOA

14/05/2021

Kaixo guztioi!!! Gu 4.mailako ikasleak gara.

Pasaden ostegunean, maiatzaren 6an, 4.A eta 4.Bkoak txangoa egin genuen Banderas mendira. Arangoitiko pasarelatik igo ginen Banderas mendira heldu arte. Bertan, antena batzuk daude oso altuak eta Bilbo eta mendiak ikusi genituen goitik. Bidetik zaldi bat ikusi genuen eta loreak hartu genituen. Gero, behatokira jaitsi ginen. 6 mendi marraztu genituen, bertatik ikusten zirenak, adibidez: Pagasarri, Eretza, Ganekogorta, Burdin mendiak, Argalario, Arraiz, Anboto… Bukatu genuenean hamaiketakoa jan genuen eta asko jolastu zenuen: harrapaketan, kroketak aldapatik behera… 12:30etan eskolara itzuli ginen. Hurrengo egunean, egindako marrazkiekin mural bat egin genuen.

“Oso ondo pasatu dugu. Asko gustatu zaigu zaldia ikustea”

“Mendiak ikasi ditut eta oso ondo pasatu dut”

“Kroketa egitea asko gustatu zait, oso dibertigarria da!”

“Oso ondo pasatu dut eta loreak oso politak ziren”

“Asko gustatu zait”

“Behatokira joatea gustatu zait”

“Oso ondo pasatu genuen eta asko gustatu zait mendira igotzea”

“Gehien gustatu zaidana behatokia izan da. Oso ondo pasatu dut”

 

Aguuuuuur!!!!!




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500