Aurten dena berezia izaten ari da izaten. Berez, Euskal Herrian euskararen aldeko KORRIKA ospatzea tokatzen zitzaigun. Baina pandemia dela eta bertan behera geratu da. Guk, eskolan, omenaldi txikia egin diogu eta San Inazio ikastetxeko korrika txikia antolatu dugu.
Goizean Haur hezkuntza zein gela egonkorreko ikasleek korrika egin dute eta arratsaldez , Lehen hezkuntzakoen txanda izan da. Honekin batera, euskara guretzat zer den hausnartu eta partekatu dugu.
Tipi tapa Tipi tapa KORRIKA!