INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

Guggenheim museoan, ezin hobeto!

12/03/2020

Pasa den martxoaren 3an eta 4an, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, Gela egonkorreko umeekin batera Guggenheim museora joateko aukera izan genuen. Levante plazan bertan autobusa hartu genuen eta apur bat ibili eta gero hara heldu ginen. Gutako askorentzat, lehenengo esperientzia zen bertan eta urduri geunden. Puppirekin argazkitxoa atera ondoren, museoan sartu ginen. Olafur Eliason-en erakusketa ikusi genuen, batez ere, argiekin jolasten eta argietan oinarria duena. Benetan txundituta geratu ginela! Hau gutxi balitz, ikusitakoa arte lan batean praktikan jartzeko aukera izan genuen, eta gero etxera eraman. Goiz zoragarri polita pasatu genuen eta museoak erakutsi zigun, bertan, koadroak baino askoz gauza gehiago egon daitezkela.




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500