INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

26/06/2019

Ekainaren 21ean ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu. Bertan, kultur kirolak egin ditugu Kulki taldearen eskutik; Arrantza, arraun, txingak, txirrista, boloak, soka-salto, mastara igo eta bandera hartu, zankoak… eta hainbat jardueretan ibili gara poz-pozik lagunen artean.

 

Baina ez hori bakarrik, gure jaialdia alaitzeko Ondalan konpartsa etorri zaigu eskolara erraldoien konpainian. Beraiekin batera, txapak egiteko eta erraldoiekin jolasteko aukera izan dugu.

 

Gainera, eguna borobiltzeko, Haur Hezkuntzan 5 urtekoen antzerkia izan dugu eta gure sabelak bete ditugu merendola gozo batekin. Lehen Hezkuntzan, ordea tailer desberdinak egin ditugu, esate baterako; ponpoiak, aurpegiak margoztu eta tatuaiak, mahai jolasak, etb.

 

Primeran pasatu dugu egun honetan eta poz-pozik ibili gara.

Orain udaz disfrutatzea tokatzen zaigu! Pilak kargatu eta irailean elkar ikusiko dugu berriro!

 Hona hemen bideoa .

 ONDO PASA OPORRETAN!

 




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500