INTRANET        KONTAKTUA        EUS / CAS

3DIRA PROIEKTUA. 1. eguna

07/06/2018

Martxoan 4. mailako neska-mutilak 3DIRA proiektuan parte hartu dugu.

Bi egunetan egin genuen.

Lehengo egunean, eskolara etorri ziren Elorrietako Erreka Mari ikastetxeko bi ikasle eta bi irakasle gurekin lana egiteko.

Aneren ipuina kontatu ziguten, eta guk, taldeka, ipuina antzeztu genuen. Ondoren, Anerentzat opari bat marraztu behar izan genuen. Gehien gustatu zitzaigun marrazkia bozkatu genuen eta Elorrietakoek ekarritako materialekin, kartoiak, plastilinak, artilea, … Aneren opariaren maketak egin genituen.

Elorrietako ikasleek maketen argazkiak atera zituzten eta esan ziguten 3Dko inprimagailuan egingo zituztela.

Talde bakoitza gure maketa egiten aritu ginen.

4. mailako neska-mutilak

Dokumentuak:

 





Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Logo

Kontaktuan jarri:

SAN INAZIO HLHI
Cantabria kalea, 2. 48015 Bilbao
Tel. 944 758 364.  Faxa. 944 756 485
014924aa@hezkuntza.net
500x500